Real Madrilen aurka berdinketa lortu du taldeak (3-3); Valentziaren garaipenaren ostean, Coruñan irabazi beharko dute laugarren postua lortzeko.
Partidu handia egin du Realak, garaipena lortu ez badu ere. Etxean jaso du Real Madril, eta zuriak irabazten hasi badira ere, ondo eutsi dio Realak partidari.
Berdinketa honekin, bosgarren postuan daude txuri-urdinak, izan ere, Valentziak Granada garaitu baitu etxean (1-0).
Denboraldi amaiaeran etxean zuen azken partidan, zaleak bizi mantendu ditu Realak. Hasierako urduritasun eta akatsak, madrildarrek ez dituzte barkatu, horrela, galtzen hasi dute partida. Baina markagailua 0-2 bazihoan ere, etxekoek golerako hainbat aukera izan dituzte. Hala, Xabi Prietok bigarren zatian 1-2 markatu du penaltiz.
Griezmannek jarraian, 2-2 berdinketa lortu du. Segidan ordea, Khedirak abantaila eman dio Madrilgo taldeari, amaierarako minutu gutxi faltan markagailua 2-3 jarriz.
Deskontuko azken minutuan ordea, Xabi Prieto azaldu da berriz, azken golarekin berdinketa lortu eta Europarako ametsari aukera bat emanez.
Hala, hurrengo eta azkenengo jardunaldian, Realak Europako postuari eutsi nahi badio, Deportivo gailendu beharko du ezinbestean. Baina beti ere, Valentziak Sevillaren aurrean galdu beharko du, laugarren postua donostiarrentzat izateko.