Montanierren azken partida izan da Anoetan
Entrenatzaile frantsesa “harro” agertu da taldeak egindako lanarekin.
Realaren denboraldi ikusgarriari agur esan dio Philippe Montanierrek, etxean behintzat. Izan ere, hau izan du Anoetan bizitako azken jardunaldia. Taldeak egindako partiduarekin eta lanarekin “harro” azaldu da entrenatzaile frantsesa, eta lortutako puntua oso garrantzitsua dela azpimarratu du; “puntu garrantzitsu bat da, bizirik mantetzen gaituelako amaierararte”, esan du.
Azaldu du, taldea fin aritu dela, baina Real Madrilek ez duela akatsik barkatu; “badakigu Real Madrilen aurka zaila dela, akats txikiena ere aprobetxatzen duelako”, esan du.
Anoetan Realaren entrenatzaile bezala bizitako azken partiduari dagokionez, “nire azken partida oso hunkigarria izan da, badakizue ez zaidala gustatzen nire sentimentuei buruz hitz egitea, baina kasu honetan hala izan da”, esan du.
Hurrengo jardunaldiari begira ere pozik agertu da: “Bukaeraraino borrokatzeagatik pozik nago, ligako azken partidu handia jokatzeko gogoz”, adierazi du.


