Reala Kopako txapeldunorde geratu da, belar gaineko hockeyan
Bartzelonan jokatu dute finala; SPV-51 talde madrildarra erraz gailendu da (4-2).
Kopako finala galduta, txapeldunorde geratu da Reala, belar gaineko hockeyan. Hain zuzen ere, Realak 4 eta 2 galdu du gaur goizean SPV-51 taldearen aurka. Finala, Bartzelonan jokatu dute.
Neurketa lehen zatian erabaki da, atsedenaldira madrildarrek 3-0 irabazten iritsi direnean. Bigarren zatian, Chiara Tiddik gola sartzea lortu du penalti korner baten bidez eta zenbait abagune gehiago izan dituzte markagailuan diferentzia handitzeko. Hala ere, SPV-51 taldeak kontraeraso bat erabili du laugarren gola sartzeko. Realaren bigarren tantoa ere Chiara Tiddik sartu du.
Azken neurketa honekin, Realak denboraldi bikaina amaitu du. Izan ere, Ligako titulua, eta bai Kopan eta bai Eurohockey Club Champions Trophy txapelketan bigarren postua lortu baititu.


