Urumea Garbibai gondolin lasterketa egin dute
http://www.youtube.com/watch?v=JIXTy8Etza8
Iaz egin zuten lehenengo aldiz; helburua, kirola eginez Urumea ibaia garbitzea da.
Urumea Garbibai lasterketa egin zuten atzo, kirola eta ibaia garbitzea uztartzen dituen ekimena. Olatu Talkaren barruan antolatu zuen egitasmoa Gipuzkoako Gondolin Kublak.
Izan ere, bigarren urtea da lasterketa berezi hau antolatzen dutena. Lehendakari Agirre zubitik irten ziren partaideak, Gondolin gainean batzuek lasterketa egin zuten, eta beste batzuk bitartean, ibaia garbitu zuten.
Ane Egia antolatzaileak azaldu zuenez, taldeka antolatu zuten lasterketa; “ekipo bakoitzak bost partaide ditu, batek, 13 kilometroko lasterketa egiten du eta beste lauek egiten dutena da bost kilometroko lasterketa, leku berean bukatzeko, baina zaborra biltzen”, azaldu zuen.


