'Baleazaleak' erakusketaren azken egunak, doan
Datorren igandean, ekainaren 2an, amaituko da Ontzi Museoko Baleazaleak erakusketa, eta azken egun hauetan sarrera eta bisita gidatuak doan izango dira.
Gainera, ekainaren 2tik aurrera, Ontzi Museoak ateak itxiko ditu hiru astez, Baleazaleak erakusketa gorde eta 1813. Donostiaren setioa, su-ematea eta berreraikuntza, hurrengo erakusketaren muntaia lanei ekiteko.
Erakusketa berri San Telmo Museoaren eta Ontzi Museoaren koprodukzioa da, eta ekainaren 27an inauguratuko dute. Bake Ituna proiektuaren parte da, eta Hiriaren sutearen eta suntsiketaren Bigarren Mendeurrenaren oroitzapenen esparruan egiten da. Beraz, bi museoetan ikusi ahal izango da ekainaren 27tik 2014ko urtarrilaren 7 arte.
Ontzi Museoko bisita gidatuen ordutegia
Maiatzak 31, ostirala: 17:30ean, bisita elebiduna.
Ekainak 1, larunbata: 12:00etan eta 17:00etan euskaraz, eta 13:00etan eta 18:00etan gaztelaniaz.
Ekainak 2, igandea: 12:30ean, bisita elebiduna.