Emakumeen Etxeko elkarteak EAJren mozioarekiko desadostasuna adierazi du
mozioa aurkeztuko du biharko udalbatzarrean.
Batetik, EAJrik mozioa erretiratu dezan eskatu diote, eta udal talde guztiekin biltzeko asmoa erakutsi dute, mozioak aurrera egitekotan, ezezko bozka emateko eskatzeko.
Gainera, mozio honekin EAJk proiektuaz duen ezjakintasuna agerian utzi duela esan dute. Izan ere, DEEE 3o urte baina gehiagotan Emakumeen Etxea aldarrikatu duten elkarte feminista, emakumeen elkarte eta norbanakoek osatzen duen erraminta juridiko bat dela azaldu dute; “Emakumen Etxeko elkartea ez da etxearen jardunetik irabazirik atera nahi duen elkarte pribatu bat”, esan du June Gonzalez, elkarteko kideak.
Kogestio eredua
Etxea kudeatzen duen elkartea “Donostiako elkarte feministek eta emakumeek garatutako parte hartze prozesu sakon eta anitz baten ondorioa” dela esan du. Horrek berak, kogestio eredu berritzaile baten bidez etxea kudeatzera eraman dituela azaldu du. Hala, egun etxea, DEEE eta Berdintasun Sailaren artean kudeatzen dute.
Jakinarazi dute, kudeaketa honen bitartez, bertan jardun nahi duten emakume guztiei irekitako gunea dela Emakumeen Etxea eta haren kudeaketa. DEEEko bazkide izanez, esaterako; “Emakumeen Etxea poriektuarekin bat egin nahi duten emakumeentzako irekia da”, esan du Gonzalezek.
Hala, “mozio honek ez du inondik inora erantzuten DEEEk ordezkatzen duenari, hau da, mozio honek ez ditu ulertzen mugimendu feministak eta emakume taldeek erabili izaten dituen antolaketa ereduak, eta diruaren logika kapitalistaren esku utzi nahi du guztion artean osatzen jarraitzen dugun proiektua”, amaitu du Gonzalezek.
Mozioa erretiratzeko eskatu dio EAJri; gainontzeko alderdiei, ez babesteko.
Donostiako Emakumeen Etxeko Elkarteak (DEEE), EAJk etxearen kudeaketaren inguruan aurkeztutako mozioarekiko desadostasuna adierazi du, gaur egindako prentsaurreko batean. EAJk Emakumeen Etxearen kudeaketa lehiaketa publikora ateratzeko,