Parte Zaharreko bizilagunek bideo batean jasoko dituzte euren arazo eta beharrak
Igandean egingo dute grabaketa, 12:00etatik 14:00etara.
Parte Zaharrean Bizi elkarteak urtebete egin du eta urtemuga ekitaldi berezi batekin ospatuko du. Hainbat auzotarren artean grabaketa bat egingo dute, ikus-entzunezko bat egiteko: “Auzoa bizia eta sortzailea denez gero, artista asko bizi dira bertan eta haiekin harremanetan jarri ginen auzotarrok ekimen honi forma emateko”. Zinegileak, aktoreak, musikariak, dantzariak eta auzotar askok parte hartu dute ekimen honetan. Alde Zaharreko bizilagunek dituzten behar eta arazoak nola ikus-entzunezkoak nola islatu pentsatu dute: “Ikus-entzunezko alai bat egin nahi genuela garbi genuen, koloretsua eta parte hartzailea. Auzoak zer duen hobetzeko eta zer eskaintzeko erakutsiko duena”. Igandean egingo dute grabaketa, 12:00etatik 14:00etara. Parte Zaharreko kaleetan zehar ibiliko dira, parte hartzaile guztiak Konstituzio plazan elkartu arte.