Cementos Rezola guztiz itxita dago
Añorgan goizetik itxita daude leku guztiak, eta Cementos Rezola lantegi handian, ez da mugimendurik ageri. Sarrerak itxita ditu grebara dei egiten duten zintekin, eta ez da sartu-irtenik nabari. Pikete talde bat ere bildu da inguruan eta hainbat auzotarrek elkarretaratzea egin dute.



