Langile gutxik parte hartu dute manifestazioan
Langile gutxik parte hartu dute Martuteneko 27 industrialdean egin duten manifestazioan. Industrialdea gurutzatu dute hamarnaka lagunek “gaur greba orokorra” oihukatuz. Autoren bati bidea oztopatu diote, baina Ertzaintza hurbildu bezain laster bidea ireki behar izan dute manifestariek; eta ez da inolako arazorik sortu. Auto mugimendua geroz eta handiagoa da industrialdean, eta enpresa batzuetan lanean ari dira.




