San Martin merkataritza gunea, erdi zabalik
Merkataritza guneko hainbat denda irekita daude. Jakienak batetik, arroparenak bestetik. Erosketak egin nahi dituenak, normaltasunez jo du San Martingo merkatura. Mugimendua eta normaltasuna dira nagusi, nahiz erdi bideko aukera hartu duten batzuk. Izan ere, denda batzuk ate bakarra dute irekita, edo pertsiana erdi zabalik. Kafetegi eta tabernak itxita daude, eta beste hainbat denda, erdi irekita, piketeen pasoaren ostean, pertsianak berriro igotzen hasita.





