Udala eta Aldundia greban, baina irekita daude
Gipuzkoako Foru Aldundian, greba egin dute gehienek. Gipuzkoa plazako egoitza, grebara dei egiten duten kartelez beteta ageri bada ere, hiritarrek aukera dute harrera lekura sartu eta zerbitzu minimoak jasotzeko. Hala ere, ez da batere mugimendurik sumatzen.
Donostiako udaletxean, ez da kartelik ez ikurrik ageri sarreran, eta barrura sartzeko aukera ere badute hiritarrek. Hain zuzen ere, Udalinfo zerbitzuetan langileren bat edo beste ageri da, nahiz, itxura denez, lan gutxirekin. Orokorrean ez da mugimendurik nabari ez Aldundian ez udalean.

