Nafarroa etorbideko bidegorriaren lanak esleitu ditu udalak
Udalak Campezo Construccion S.A.U enpresari esleitu dizkio Nafarroa etorbideko eta Ategorrietako Galtzada Zaharreko bidegorrien lanak. Aurrekontua 133.098,16 eurokoa da, eta exekuzio epea, berriz, 1,25 hilabetekoa.
Campezo Construcción S.A.U. enpresak bidegorriaren lanak hainbat fasetan banatuko dituu, zorua gauez ipintzea planteatzen du eta honekin batera, autobus eta taxi geralekuentzat behin-behineko kokapena.
Bidegorriaren ezaugarriak
Bidegorri berriak bi noranzko izango ditu, bere 360 metroetan. Zurriola hiribideko azken zatia eta Nafarroa etorbideko lehenengo zati horretan, bidegorria kaleko eskuin galtzadan jarriko da; Pasaia alderantz doan galtzadan, alegia. Bidearen erdibitzaileari erantsita egingo da, ibilgailu motordunen trafikoaren kota berean, baina errail-bereizgarriz bananduta.
Ibilgailuen trafikoa errail bakarretik ibiliko da, Jose Migel Barandiaran pasealekuranzko bidegurutzean salbu. Bidegurutze horretan, erreail berezia egingo da. Bestalde, Nafarroa etorbideko bidegorria egitean aparkatzeko 17 leku kenduko dira.
Mugikortasun zinegotzi Jon Albizuk esan du Bidegorria estrategikoa dela mugikortasunaren ikuspegitik “hiriaren ekialde osoa konektatzen duen sare trinkoa osatzen duelako. Gros, Ategorrieta-Ulia, Intxaurrondo, Herrera… Eta garrantzitsua da, gainera, bidegorri sarean aspaldi konpondu beharreko gaia delako. Urte askotan zehar hainbat saiakera egin dira zonalde honetan bizikletaz mugitu nahi duten pertsonei zerbitzua ematen dien bizikletentzat bidea egiteko, baina ez dute arrakastarik izan. Uste dut oraingoan historia desberdina izango dela”, azpimarratu du.


