Suhiltzaileek bide erdian eroritako zuhaitz handi bat kendu dute
Amara Berrin, Gobernu Ordezkaritzaren ondoan, zuhaitz bat erori da bart. Pedro Maria Collado kalean erori da, bide erdian. Luzera handiko ezki bat da, eta espaloia eta errepidea oztopatu ditu. Trafikoa gelditu eta oinezkoentzako bidea moztu behar izan zuten gune horretan, suhiltzaileak iritsi arte. Gauean, 22:00ak aldera hasi ziren suhiltzaileak zuhaitz erraldoiaren enborra mozten.
- (Argazkia: Nerea Lizarralde)
- (Argazkia: Nerea Lizarralde)
- (Argazkia: Nerea Lizarralde)
- (Argazkia: Nerea Lizarralde)
- (Argazkia: Nerea Lizarralde)
- (Argazkia: Nerea Lizarralde)







