Piraten Musika Lehiaketaren azken finalerdia
Ostiral honetan izango da, ekainaren 7an, Dokan.
Piraten Musika Lehiaketaren bigarren eta azken finalerdia egingo dute ostiral honetan. Hiru talde ariko dira zuzenean: Errenteria-Oreretako Kasernarat rock taldea, Usurbilgo Odolaren Mintzoa rock taldea eta Donostiako Besteik Pe ska punk taldea. Kontzertuak 19:30ean hasiko dira, eta sarrera doan da.
Lehen finalerdia joan den ostiralean egin zuten. Donostiako Dawnmaster eta Txemak taldeak eta Hernaniko Oi Dek Oi taldea izan ziren.