Araba parkeko komunak berritu eta beste erabilera bat emateko eskatu dio PPk udal gobernuari
Iñigo Arcauz, PPko zinegotziak Amarako Araba parkeko komunak berritu eta beste erabilera bat emateko eskatu dio udal gobernuari. Arcauzen arabera, “eraikina egoera lotsagarrian dago, eta penagarria da halako leku bati erabilerarik ez ematea; oso toki egokia litzateke taberna bat, kafetegi bat edo goxoki denda bat jartzeko”.
Legealdiaren hasieran Araba parkeko komunen egoeraren berri eman ziola udal gobernuari gogoratu du PPko ordezkariak, “baina bi urte pasa dira eta oraindik ez dute ezer egin”.


