Realeko jokalariak Alderdi Ederreko balkoira aterako dira bihar, sailkapena zaleekin ospatzeko
Udalbatza osoak Realari harrera ofiziala egingo dio bihar, ostirala, 18:30ean, udaletxeko harrera gelan. Ondoren, jokalariak Alderdi Ederreko balkoietara aterako dira zaletuak agurtzera.
Ekimen honekin taldearen denboraldi txalotu nahi da, ligako laugarrena izanik, Champions League-aren aurretiko kanporaketa jokatzeko sailkatu baita talde txuri-urdina.
Udalak sailkapen historiko hau jokalariekin batera ospatzera gonbidatzen ditu zaletu guztiak biharko ospakizunaren bidez.


