Montanier eta Arrasate, 2012ko uztailean. (Argazkia: Realsociedad.com)
Jagoba Arrasate (Berriatua, 1978) Philippe Montanierrek zuzentzen duen talde teknikoaren parte da 2012ko uztailetik. Berriatuako entrenatzaile gaztea hirugarren entrenatzaile bezala hasi zen. Erabaki horrekin, Realak bere filosofiari jarraitu zion, etxeko entrenatzaileek bere ezagutzak handitu, metodologia hobetu eta euren ideiak ekar ditzaten oinarri duen espiritua. Jubenil taldeekin bi urte igaro ostean (Ohorezko Maila eta Easo), Jagoba Arrasatek ilusio eta ardura handiarekin ekingo zion lanari.
Jagoba Arrasate Elustondo Berriatuan (Bizkaia) jaio zen -Jon Ansotegiren herri berdinean- 1978ko apirilaren 22an. Gipuzkoako futbolean urteak egin ditu, jokalari bezala lehenbizi eta entrenatzaile gisa orain. Futbola utzi eta hilabete gutxira bere herriko taldearen kargu egin zen, gero Elgoibar entrenatzeko eta handik Zubietara pausoa emanez lehen talde jubenilaren entrenatzaile izateko. 2011-2012 deenboraldian, Easoren ardura izan zuen; ondoren lehen taldera egin zuen jauzia.