Biarritz Big Festival eta Donostia 2016, eskutik helduta
Biarritz Big Festival jaialdia aurkeztu dute gaur Donostian. Uztailaren 17a eta 21a bitartean Neil Young, Wu-Tang Clan, Two Door Cinema Club, Gary Clark Jr. eta George Clinton & The Parliament Funkadelic izango dira, besteak beste. Jaialdiaren bosgarren ekitaldia izango da aurtengoa. Hirugarren urtez, Donostiako Get In enpresa jaialdiaren antolakuntzan ariko da. Donostia eta Biarritzeko jaialdiaren harremana geroz eta estuagoa da. Juan Karlos Izagirre alkatea bera harremanetan izan da Biarritzeko udaleko ordezkariekin, eta Donostia 2016ra begira elkarrekin zerbait egingo dutela azaldu dute. Oraindik zehazteke dago, baina ziur asko Biarritz Big Festivaleko kontzertu batzuk Donostiara ekarriko dituzte 2016an.
Aurten 25.000 ikusle espero dituzte Biarritzeko jaialdian. Donostiako ikusleentzako autobusak izango dira jaialdira joateko.Hondartzan, Aguilera estadioan, Irati aretoan eta Atabalen ere zuzenekoak egingo dituzte.
Gaurko aurkezpenean Anai Arrebak, Grises, John Berkhout, Odei, The Dedicated Nothing, Triz3ps, Alex del Toro eta 2 Lovers DJs izan dira. Guztiak euskal talde eta sortzaileak dira. Antolatzaileek adierazi dute programazioaren %20a euskal taldeei eskaini diotela.
Gaur aurkeztu dute Donostian Biarritzeko musika jaialdia; 2016an jaialdiaren zati bat hirira ekarriko dutela adierazi dute.