"Gezurra da murrizketarik ez dagoela"
http://youtu.be/fFjBOulrnOg
STEE-EILAS, LAB eta ELA sindikatuek deituta, mobilizazioetara jo dute LOMCEren aurka egiteko. Hezkuntzan egindako murrizketen aurka egin dute protesta, eta “negoziazio kolektiboaren eta hemen erabakitzeko eskubidearen” aldeko aldarria egin dute. Hezkuntza ordezkaritzan egin dute gaur protesta.
LOMCE bera ez onartzea, eta “Euskal Herriak behar duen hezkuntza sistema eraikitzeko bidean” pausoak emateko askatu dio Eusko Jaurlaritzari LABeko ordezkari Iker Garinek. ELAko Xabi Irastorzak gero eta murrizketa gehiago ezartzen ari direla ohartarazi du: “Gezurra da murrizketarik ez dagoela”. Hezkuntza erreformaren lege proposamena “izugarrizko erasoa” dela adierazi du. STEE-EILASko Arantza Fernandez de Garaialdek ikastetxetako funtzionamendurako eta ekipamendurako gastuak murrizten ari direla, eta langileak estutzen ari direla salatu du.