Realeko presidente Jokin Aperribai, komunikabideekin hitz egiten.
Udaletxeko balkoitik hainbat jokalari igaro dira, baina gutxi batzuek hitz egin dute. Xabi Prieto kapitainak agurtu ditu zaleak, eta datorren denboraldian Europaz gozatzea “sari bat” izango dela nabarmendu du. Lehenago, udaletxeko eraikinaren barruan, kapitaina berak, Juan Karlos Izagirre alkateak eta Realeko presidente Jokin Aperribaik hartu dute hitza. Azken honek jokalariak zoriondu ditu. “Jendeak espero baino gehiago eman dezute. Zorionak ematen dizkizuet horregatik, jarraitzaileen izenean”, adierazi du. Arrakastaren sekretua “autoexigentzia eta elastikoarekiko konpromisoa” dela erantsi du.
Juan Karlos Izagirrek, bere aldetik, Realak hirian ilusio handia pizten duela azpimarratu du, are eta gehiago halako lorpenak eskuratuta. “Gainera, etxekoekin egindako talde batekin lortu duzute, kanpotarrekin osatuta”, aipatu du. Ez ditu ahaztu denboraldian zehar omendutako Donostiako beste kirol taldeak; EHU saskibaloi taldea, Bera Bera Eskubaloia eta Realeko emakumezkoen belar hockey taldea. “Talde hauek guztiak Donostiako enbaxadore bihurtu dira, Reala bezala”, esan du.