Ostalaritzak sortzen dituen hondakin organikoak nola bilduko diren zehazteko eskatu dio PPk udal gobernuari
Vicente Garcia PPko zinegotziak hiriko taberna eta jatetxeetan sortzen diren hondakin organikoen inguruko kezka adierazi du.
Maiatzean bosgarren edukiontzia jartzearen aldeko apustua egin zuen udal gobernuak. PPko ordezkariak ados agertu ziren eta “aurrerapauso handia” dela iritzi diote, baina zabor organikoaren bilketa ostalaritzan nola egingo den zehaztea eskatu diote udal gobernuari. Vicente Garciaren hitzetan, “ostalaritzak hondakin organiko ugari sortzen du; asko dira hirian dauden taberna eta jatetxeak, eta horietan guztietan organikoaren bilketa nola egingo den ez du oraindik zehaztu Bilduk; beraz, gaia aztertu eta neurriak hartzen hasteko eskatzen diogu”.



