Maila berdea berreskuratu du Urumeak
Gau eta goiz euritsuaren ondorioz Urumea ibaian abisu horia ezarri dute, ur emaria asko hazi baita. Arratsaldean, ordea, egoera baretu egin da eta Euskalmetek adierazi duenaren arabera, Urumea maila berdean dago berriz ere. Bestalde, biharko tenperaturak igoko direla iragarri du Euskalmetek, eta euriteei dagokien alerta horia amaitutzat jo du.
Goizean Oria eta Urumea ibaietan abisu horia ezarri dute. Euskalmetek Añarbe maila horian dagoela ohartarazi du. Añarben, azken 24 orduan, 54,2 litro egin ditu metro kuadroko.
