Zuhaitz Gurrutxagak euskaraz eskainiko du bere bakarrizketa.
Antzerkiak beteko du nagusiki aurten ere Donostia Kulturaren udako arte eszenikoen programazioa. Gaur eman du guztiaren berri Donostia Kulturako Norka Chiapusok, eta konpainiekin akordioak lortzea sekula baino zailagoa izan dela ziurtatu du: “BEZa da kulturari min gehien egin diona, krisiak baino gehiago”. Edonola, guztira, 22 ikuskizunez gozatzeko aukera izango da uztailean, abuztuan eta irailean; eta % 80 antzerkia izango da. Gainera, iaz bezala, euskarazko antzerkiaren aldeko apustua egiten jarraitu dute, eta honako antzezlanak izango dira taula gainean:
Futbolisto baten konfidentziak (Zuhaitz Gurrutxaga),
Lingua Navajorum (Tartean Teatroa eta Ez dok hiru bikoteatroa),
Hiru (Txalo), eta
Terapiak (Vaiven eta La Pavana). Gazteleraz izango dira gainontzeko antzezlanak, eta Gorka Otxoa aktore donostiarra protagonista duen
Los miercoles no existen,
Conversaciones con mama (Maria Galiana eta Juan Echanove) eta
Fisterra (Eva Hache eta Angeles Martin) lanak eskainiko dituzte, besteak beste.Viktoria Eugenia Antzokiko areto nagusia eta klub aretoa, eta Antzoki Zaharra izango dira emanaldien areto nagusiak.
La Bella y la bestia musikala, ordea, Kursaalen egingo dute.
Sarrerek deskontuak izaten jarraituko dute, ikasle eta langabeentzat, besteak beste.