Luis Castells historialaria, San Telmo Museoan
Luis Castells historialariak La destruccion de San Sebastian. Hechos y caracteristicas izenburua duen hitzaldia eskainiko du bihar, ekainak 13, hiriaren erreketaren bigarren mendeurreneko ekimenekin bat eginez.
San Telmo Museoan izango da hitzaldia, eta Luis Castells, UPV/EHUko irakaslea, hiriaren okupazio napoleonikoari buruz eta duela 200 urteko suntsiketari buruz arituko da, 19:00etatik aurrera.