Nafarroa etorbideko bide gorriaren lanak. (Argazkia: Donostia.org)
Nafarroa etorbideko eta Ategorrietako Galtzada Zaharreko bidegorriaren obrak hasi dira dagoeneko. Obraren aurrekontua 133.098,16 eurokoa da eta lanak amaitzeko epea 1,25 hilabetekoa izango da.
Lanak zatika egingo dituzte. Lur zorua, adibidez, gauez jarriko dute, eta autobus eta taxi geralekuentzat behin-behineko geltokiak ere egokituko dituzte.
Bizikletentzako bide berriak bi norabide izango ditu, ibilbide osoan, hots, 360 metrotan. Zurriola hiribideko azken zati eta Nafarroa etorbideko lehenengo zati horretan, bide gorria kaleko eskuin galtzadan jarriko dute, Pasaia alderantz doanean, alegia. Bidearen erdibitzaileari erantsita egingo dute, baina ibilgailu motordunetatik errailak bereizgarriekin bananduta.
Ibilgailuen trafikoa errail bakarretik bideratuko dute, Jose Migel Barandiaran pasealekuranzko bidegurutzean salbu. Bidegurutze horretan, errail berezia. Bestalde, bidegorria egiteko Nafarroa hiribideko zatian aparkatzeko 17 leku kenduko dituzte.