Uztailetik aurrera egunero irekiko dute Uliako Interpretazio Zentroa
Uztaila eta abuztuan asteartetik igandera irekiko dute Uliako Interpretazio Zentroa, 11:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara. Eguraldi onarekin bisitari gehiago hurbilduko direnez, hainbat ekimen berri antolatu dituzte, bertako aberastasun naturala, historikoa eta kulturala ezagutarazteko.
Cristina Enea fundazioaren webgunean. Bata ibilbide historikoa da, eta bestea berriz, naturarekin lotura duen ibilbidea. Txango horietako bat aprobetxatu dezaketa bisitariek Uliaren inguruan antolatuko den argazki lehiaketan parte hartzeko. Izan ere, Uliako txoko gustokoenari buruzko argazki lehiaketa jarri du abian Cristina Enea fundazioak, eta jasotako irudi politenekin erakusketa egingo dute udazkenean.
Cristina Enea Fundazioak kudeatzen du Uliako Interpretazio Zentroa, eta Txema Hernandez, fundazioko zuzendariak azaldu duenez, “hainbat berrikuntza prestatu ditugu Ulia eta bere aberastasunak agerian uzteko”. Berrikuntza horietako bat, zentroan sartu orduko ikusiko dute bisitariek. Izan ere, talaia sinboliko baten gainean, balea zelatari baten irudia aurki daiteke, su txiki baten ondoan. Elementu honen bidez antzina zetazeoak begiztatzeko Uliak izan zuen garrantzia jakinarazi nahi dute, oraindik jarduera horren aztarnak ikusgai baitaude Uliako zenbait gune garaitan.
Eguzkiak ere izan nahi du Uliako beste berrikuntzetako baten protagonista. Interpretazio Zentroaren kanpo aldean, sarrera nagusiaren ondoan, eguzki-erloju analematiko bat jarri dute. Erloju honek bisitariaren laguntza behar du zein ordu den jakiteko, izan ere bisitariaren itzalak adieraziko baitu ordua. Eguzkiarekin lotuta, irailaren 21ean, udazkeneko ekinozioan, eguzki erlojuak eta eguzki labeak eraikitzeko tailerra egingo dute, Durangoko Astronomia Ikasgelarekin batera.
Erleak izango dira aurtengo beste berrikuntza nagusia. Erlauntza baten barrualdea ikustea ahalbidetzen duen erlategi bat kokatu dute, erleek egiten duten lana gertutik ikusi ahal izateko. Erlategia kristalezko pasabide bati esker kanpoaldearekin lotua dago; pasabide horretatik irteten dira erleak beren elikagaien bila, eta berriz erlategira itzultzen direnean, erleek gorputza polenez beteta ekartzen dutela ikusteko aukera izango dute bisitariek. Erleek ekosisteman duten garrantzia eta jasaten dituzten mehatsuak ezagutarazteko proiektua da erlategi hau, Uliako Interpretazio Zentroak Gipuzkoako Erlezain Elkartearekin elkarlanean egin duena.
Gainera, erlategia inauguratzeko ekitaldi gisa, igande honetan, ekainak 16, Gipuzkoako Erlezain Elkarteko presidente Julian Urkiolak hitzaldi bat eskainiko du 11:30ean Ulia Interpretazio Zentroan, erleen mundu ezezagunari buruz.
Udako ekimenak
Datorren uztailaren 3an ospatzen da Plastikozko Poltsarik gabeko Nazioarteko Eguna. Horren harira, Club Vasco de Camping elkartearekin elkarlanean, familia giroko jarduera antolatu dute uztailaren 7an. Bertan, Uliatik zehar garbiketa auzolan ibilbidea egingo da plastikoak biltzeko, eta ondoren haurrentzako tailer bat izango da txikienak plastikozko poltsen erabilera murriztearen, biriziklatzearen eta berrerabilpenaren inguruan kontzientziatzeko.
Bestalde duela 100 urte Ulia hiritarren aisialdirako gune nagusia zela erakusten irudiak bildu dituzte. Hainbat argazki eta postalen bidez erakutsiko dute donostiarrek Uliara igotzeko ohitura zutela egun pasa. Hala, abuztuaren 3an XX. mende hasierako Uliaren Belle Epoque-ari buruzko argazki erakusketa irekiko dute. Argazki horietako batean estatuko lehen tren elektrikoa ikus daiteke, Uliara igotzeko erabiltzen zena, hain zuzen ere.
Erakusketa honen osagarri gisa, Uliako txoko esanguratsuenetara bisita gidatua egingo dute, abuztuaren 10ean. Haurrentzako altxorraren bila abuztuak 24an eta Altzako Historia Mintegiko kideen hitzaldia, iraileko lehenengo asteburuan.
Bestalde, Uliara bere kabuz igo nahi duenak bi ibilbide interaktibo izango ditu eskura