AHTaren aurkako mendi martxa, Martutenen
Datorren igandean, ekainak 16, AHTren aurkako mendi martxa egingo dute Urumea bailaran kalteturiko inguruetan barrena.
AHTren aurkako Donostiako taldeak antolatu du txangoa, eta trenaren eraikuntzak Martuteneko ibarrean izango dituen ondorio suntsitzaileak ezagutzera eman eta azpiegitura handi horren aurkako oposizioa aldarrikatze izango dute helburua.
Mendi martxa goizeko 9:30ean Ergobiako plazatik abiatuko da. Gutxi gora-behera hiru orduz Urumea bailaran eta Martutene inguruetan barrena ibilali ondoren, Loiola auzoan amaituko da ibilaldia. Bertan herri bazkaria prestatu dute parte hartzaile guztientzako. Gainera, AHTak eskualdean eragingo lituzkeen kalteen inguruko erakusketa informatibo bat ere jarriko dute.