Amaiur parkea txukuntzeko eskatu du PPk
Sarritan eman du zeresana Amara Osinagako Amaiur parkeak.
Oraingoan PPko ordezkariek adierazi dute beraien kezka. Izan ere, Amaiur parkearen egoera txarra salatu dute. “Erabat utzia eta baztertua dagoen eremua da, aukera izugarri eskaintzen dituen ingurua izanik”, adierazi du Iñigo Arcauzek.
Hori dela eta, Amaiur parkea “lehenbailehen txukuntzeko” eskatu dio PPk udal gobernuari, “auzotarren beharrei erantzun eta natur gune garrantzitsu bat berreskuratzeko”.


