Asier Colomari harrera egin diote Parte Zaharrean
Asier Colomari harrera egin diote Parte Zaharrean, atzo arratsaldean, ordu batzuk lehenago askatasuna berreskuratu eta gero. Bildutakoen txaloak jaso ditu donostiarrak, baita lore sorta bat ere.
Coloma 2010eko maiatzean atxilotu zuten Hendaian. Paueko auziteguak bere aurkako euroagindua onartu ondoren espainiaratu egin zuten, eta ordutik preso egon da. Kartzela zigorra beteta, Darocako espetxea utzi du. Segiko kide izateagatik, baina, baldintzapeko askatasunean dago, epaiketaren zain.