Intxaurrondotik joateko eskatu diote Guardia Zibilari
Alde Hemendik mugimenduak mobilizazioak antolatu ditu gaurko Euskal Herriko hainbat herritan, Alde hemendik, utzi bakean Euskal Herria leloarekin. Agoitz, Altsasu, Bilbo, Durango, Eibar, Elizondo, Galdakao, Gernika, Lekunberri, Laudio, Oñati, Ordizia, Iruñea, Leitza eta Zarautzen aurreikusita zeuden protestak, indar militar eta polizialak “soberan” daudela aldarrikatzeko helburuarekin.
Donostian mobilizaziorik egon ez den arren, Alde Hemendik mugimenduak deitutako protestarekin bat egin dute Intxaurrondon. Hain justu, Guardia Zibila auzotik joan dadin eskatzeko pintada bat egin dute errepidean.