Aurten ere Indianoene kaleko jaiak ospatu dituzte
Kortxoenea gaztetxeak antolatuta, Indianoene kaleko jaiak ospatu dituzte ostiralean. 2011. urtean berreskuratu zituzten festa hauek, eta aurten hirugarren urtez jarraian egin dituzte, 50 urtez antolatu gabe egon ondoren. Haur jolasekin ekin diete jaiei, eta txokolate jatea eta afari-askariarekin jarraitu dute geroago. Giro ederra izan da Gros eta Ulia arteko kalean, eguraldia lagun. Haurrek eta ez hain gaztetxoek ederki pasa dute.
[Gallery=57]