Urtero izaten dira hondartza boleibol txapelketak Zurriolan (Argazkia: Aritz Sorzabal).
Udaran hondartzetako kirol nagusia bihurtzen da boleibola. Izan ere, bereziki Zurriolan, kirolzale asko aritzen dira sarea jarri eta boleibolean jokatzen. Asteburu honetan, euren abileziak erakusteko parada izango dute jokalariek, Gipuzkoako V. Hondartza Boleibol Irekia egongo baita jokoan. Larunbatean izango da txapelketa, egun osoan zehar.
Emakumeek zein gizonek bikoteka jokatu beharko dute, eta jokalari bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko.
Informazio gehiagorako:
boleibola@kirolak.net posta elektronikora idatz daiteke.