Agintariak Pragan, hurrengo errugbi txapelkata antolatzeko lekukoa hartuz. (Argazkia: Foru Aldundia)
Bi urtez behin jokatzen da Europako Beteranoen errugbi txapelketa. Aurten Pragan jokatu da, eta Donostian jarri dute hurrengo hitzodua. Hortaz, 2015ean, Donostiak jasoko ditu 35 urtetik gorako 1.500 bat kirolari.
Zubietako hipodromoan jokatuko da beteranoen errugbi txapelketa. Erabakia ez da kasualitatea izan, iaz EGOR, European Golden Oldies Rugby Festivaleko kideak Donostian izan baitziren, bertako azpiegiturak eta tamaina honetako kirol topaketak antolatzeko hiriak zituen aukerak aztertzeko.
Kultura, Gazteria eta Kirol diputatu Ikerne Badiola, Donostiako udaleko Kirol eta Garapen Ekonomikoko zinegotzi Josu Ruiz eta Foru Aldundiko Kirol zuzendari Asier Sarriegik Pragan jaso dute Zubietako hipodromoan jokatuko den beteranoen hurrengo txapelketa antolatzeko lekukoa. Guztiak pozik azaldu dira, “Gipuzkoa eta Donostiara hain eragin sozial eta ekonomiko handia duen kirol gertakari bat ekartzeko aukera izateagatik”.
Errugbi txapelketa 2015eko ekainaren 11tik 14ra izango da.