Realeko emakumeen taldeak Euskal Kopako finala jokatuko du
Euskal Kopako finala jokatuko du Realeko emakumeen futbol taldeak. Oiartzun izango du aurkari talde txuri-urdinak, larunbatean, ekainaren 22an, 11:30ean, Oiartzungo Karla Lekuonan zelaian.
Zubietan atzo Pauldarrak taldeari 4-0 irabazteari esker lortu zuen Realak finalerako txartela. Partida berezia izan zen, izan ere, Juan Carlos Samaniego Tximistek, urteetan Realaren emakumeen taldeko prestatzaile fisikoa izan denak, postua utziko du. Hala, datorren denboraldian, gizonezkoen taldearekin lan egingo du. Norgehiagoka hasi aurretik, omenaldia egin zioten bere lana eskertzeko.


