Txirrindularitza Antolakuntzak Donostiako Klasikoa jokatuko dela ziurtatu du
Txirrindularitza Antolakuntzak ohar bat bidali du komunikabideetara Donostiako Klasikoa antolatuko duela ziurtatuz. “Ohar xume bat bidaltzen dizuegu, ziurtatuz gaur, eta ez lehenago, Donostiako 33. Klasikoa jokatuko dela”, dio oharrak.
Albistea eman aurretik kontu asko lotu behar izan dituztela dio Jose Luis Arrietak, Txirrindularitza Antolakuntzaren izenean, eta guztiek ere berria pozez hartzea espero duela. Edonola, ekonomia arazoei aurre egitea lortu dute, eta datorren uztailaren 27an goi mailako txirrindularitzaz gozatzeko aukera egongo da hirian.


