90 gaztek atzerrian lan egiteko aukera izango dute Sustapenaren bekei esker
Fomentosansebastian.org webgunean egin behar da eta dokumentazioa aipatu epearen barruan eta paper-formatuan aurkeztu beharko da Victoria Eugenia antzokian Donostiako Sustapenak duen bezeroen arretarako bulegoan. Leonardo bekak, berriz, uztailean abiaraziko dira.
Sustapenak atzerrian ordaindutako praktikak egiteko 90 beka eskainiko ditu, bi egitasmoren bidez: 60 Global Training beka eta Leonardo da Vinci mugikortasunerako 30 beka.
Ekimen hau Donostiako Ekonomia Sustatzeko Planaren beste neurri bat da, Donostiako gazteen laneratzea ahalbidetu nahi duena. Hala, aukeratutako gazteek atzerrian sei edo zortzi hilabetez soldatapeko praktikak egiteko aukera izango dute.
Josu Ruiz, garapen ekonomikoko zinegotzi ordezkariaren esanetan, “ezin dugu onartu gure gazteen gaitasuna ez aprobetxatzea, beren trebetasunak erakusteko aukerarik ez dutelako”.
Beka hauek hainbat esparrutan lan egiteko aukera eskaintzen dute: merkatu azterketak, turismo garapena, teknologia berriak…Eta AEB, Bolivia, Txina, Mexiko, Argentina, Alemania eta beste hainbat herrialdetara jo daiteke. Horregatik, beka hauek eskatzeko beharrezkoa da ingeles ezagutza altua izatea.
Iaz atzerrian praktikak burutu zituzten bekadunetatik herena baino gehiago dagoeneko lanean ari dira. Dena den, Sustapenak konpromiso bat hartu du talentua hirira itzularazi eta Donostiako enpresa sarea babesteko. Ildo horretatik, lan saioak burutzen dira bekadunekin. Praktikak amaitutakoan atzerriko merkatuan jasotako esperientzia eta ezagutza partekatzen dute tokiko enpresekin, nazioarteari begira, lankidetza eta negozio aukera berriak sustatzeko.
Global Training 2013-2014 beketan izena emateko epea irekita dago eta uztailaren 15ean amaituko da. Izen ematea