Ane Rodriguez, Tabakalerako zuzendaria izango da Cristina Enea Fundazioaren udako jardueren amabitxia
Cristina Enea Fundazioak udako jardueren egitaraua aurkeztu du.
Cristina Enea Fundazioaren webgunean eskura daiteke guztien berri zehatzago.
Aurtengo eskaintzaren amabitxia Ane Rodriguez izango da, Tabakalerako zuzendaria. Izan ere, espazioan duten gertutasunaz gain, Kristina Eneako Ingurumen Baliabideen etxea eta Tabakalera elkarlanean aritu dira hainbat jarduera prestatzen, Egiako parkean bertan egingo den Zinesaurioak zinemaldia, adibidez.
Donostian barrena egingo diren bisita gidatuak ere bi erakundeen elkarlanaren ondorio izango dira. Bisita hauen bidez, hiriko kale, horma edo zubietan aurki daitezkeen aztarna geologikoak ezagutuko dira, Jose Mari Hernandez geologoaren eskutik.
Tailerren artean, Hiriko nekazari txikiak izan daiteke aipagarrienetako bat. Uztaila hasieran egingo dute Lugaritz eta Intxaurrondo kultur etxeetan, eta gaztetxoei baratzeko lanak modu didaktiko eta dibertigarrian erakustea izango du helburu.
Ostiralean emango zaie hasiera jarduerei. Erakusketak, hitzaldiak, ikastaroak, irteerak eta beste hainbat jarduera izango dira aukeran, eta