Joseba Zuloaga puntista donostiarra (Argazkia: Jai Alai)
Jai Alai enpresak jakinarazi duenez, Joseba Zuloaga donostiarrak debuta egingo du puntista profesional moduan, Filipinetan. Santa Ana Cagayan Valley herriko Bizkaia frontoia ezagutzeko, lehen probak egin ditu dagoeneko 22 urteko aurrelariak. Inguru horretan ohikoa den moduan, dagoeneko ezizen bat jarri diote Zuloagari,
Bazooka, hain zuzen ere.
Filipinetako frontoiak 40 puntista inguru mugitzen ditu, gehienak Filipinetakoak dira, baina badira maila handiko euskal puntistak tartean: Ugarte, Zeleta, Blazquez eta Gorostola, besteak beste.