Izagirre eta Albizu. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Udal gobernuak ostiralean onartuko ditu kontratazio publikoak egiteko bete beharreko jarraibideak. Horien arabera, aurrerantzean egingo diren kontratu publiko guztiek gizarte, ingurumen, etika, lan baldintza, hizkuntza eta berdintasun erizpideak bete beharko dituzte.
Juan Karlos Izagirre alkatearen arabera, “administrazioa egokitu behar da jendearen beharretara eta ez alderantziz, beraz, administrazio publikoarentzako lan egiten duten guztiek oinarri batzuk bete beharko dituzte”.
Jon Albizu, Gizarte Ongizateko zinegotziak administrazio publikoa eredu izan behar duela adierazi du, eta “diskurtsoek eta ekimenek eskutik joan behar dute”, gaineratu du. Beste ekonomia eredu baten aldeko apustua egin nahi dutela azpimarratu dute bi udal ordezkariek, eta baloreen errespetuan oinarritutako kontratazioak egitea izango dela lehen urratsa.