Euskal Kostaldeko Museoen sarea osatu duten kideak. (Argazkia: Aquarium)
Donostiako San Telmo Museoak, Ontzi Museoak eta Aquariumak egin dute bat Euskal Kostaldeko Museoen sarearekin, eta larunbatean ekimen bereziak prestatu dituzte hiru museoetan.
Gaur aurkeztu dute Euskal Kostaldeko Museoen sarea Aquariumen. Bizkaia eta Gipuzkoako 43 museok osatu dute sarea, Donostiako hiru museo tartean, eta euskal kostaldeko itsas ondarea zaintzeaz gain, aberastasun hori hiritarrei nahiz bisitariei erakustea izango dute helburu.
Horrela, lankidetzarako gune bihurtuko da Euskal Kostaldearen Museoen Sarea, eta asteburuan hainbat ekimen burutuko dituzte sorrera berria ospatzeko.
Donostiako hiru museoetako egitaraua
–
Aquarium: larunbatean bisita gidatua egingo dute 11:00etan, eta
Bazen behin uharte bat filma eskainiko dute 12:00etan.
–
Ontzi Museoa:
1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea erakusketaren muntaia ikusteko bisita gidatua egingo dute. Ostiral eta larunbatean 17:30ean, eta igandean, 12:30ean. Bestalde, larunbatean, 1813. Donostiatik ibilbide historikoa egingo dute. Jarduera hauetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da (943430051)
-San Telmo Museoa:
Itsasoa zabalik ikus-entzunezkoa eskainiko dute 10:00etatik 20:00etara.