Liburu mardul batean bildu dute Esperanza elkartearen ehun urteko historia
IRUTXULOKO HITZAk. Elkarteko bazkidea izateaz gain, kazetaria ere bada Aguayo, eta pozez hartu zuen lana. Guztira, 10.000 egunkari zahar inguru irakurri behar izan ditu Aguayok dokumentatzeko, ondoren, sei hilabetez liburua idatzi du, eta beste sei hilabete erabili ditu zuzenketak eta azken ukituak emateko. Elkartearen asmoa liburua 2012ko abenduan argitaratzea zen, baina azkenean, gaur egin dute 230 orriko liburuaren aurkezpena, elkartean bertan.
Tomas Hernandezek ere lan asko egin du liburua osatzeko, izan ere, bera arduratu da argitalpenean ageri diren marrazki guztiak egiteaz eta maketazioaz. Roberto Aretxaga, berriz, argazkiak bildu eta txukuntzeaz arduratu da.
Esperanza, gaur egun, gastronomia elkarte bat dela esan daiteke, baina ehun urteko historian kirolarekin oso harreman estua izan du. Parte Zaharreko lagun talde batek sortu zuen elkartea, futbol talde bat osatuz, eta ordutik, beste hainbat kirol egin dituzte bertako bazkideek: Atletismoa, pilota, patin gaineko hockeya, txirrindularitza, eskubaloia… lorpen garrantzitsuenen artean, ordea, arraunean lortutakoa dago. Izan ere, La Esperanza izan zen Kontxako Bandera eskuratzea lortu zuen azken traineru donostiarra.
Prentsaren aurrean aurkezpena goizean egin duten arren, lagunentzako eta elkarteko kideentzako aurkezpena egingo dute gaur, 19:00etan.
Parte Zaharreko Esperanza Kirol Elkarteak ehun urte bete zituen 2012an. Mendeurrena ospatzeko hainbat jarduera egin zituzten, eta horien artean, elkartearen historia bilduko zuen liburu bat egitea erabaki zuten. Elkarteko mendeurren batzordeak duela hiru urte egin zion liburua idazteko enkargua Iñigo Aguayori, eta iaz horretan lanean ari zela elkarrizketa egin zion