Santa Maria elizako organoa. (Argazkia: Nagore Koch)
Santa Maria elizako Cavaille-Coll organoaren 150. urteurrena ospatzeko ostegunean eskaini behar zuten kontzertua berta behera geratu da.
Organoa Cavaille-Coll, Pariseko etxeari eskatu zitzaion, garai hartan Santa Maria elizan zeukaten XIX mendeko organo zaharra ordezkatzeko. 1863ko ekainaren 20an eskuratu zuten organo berria.
Hala, 150. urteurrena dela eta, aurten Santa Maria elizako Cavaille-Coll Organoaren Lagunen elkarteak hogei bat kontzertu antolatu ditu Donostiaren erreketa, suntsiketa eta berreraikuntzaren Bigarren Mendeaurrenaren oroitzapenerako programazioaren barnean.