Donostiatik 300 kilometrora eramango dituzte Arretxe eta Lorente

Mikel Arretxe eta Oier Lorente (Argazkia: Askegunea)

Mikel Arretxe eta Oier Lorente (Argazkia: Askegunea)

Basauriko espetxean preso daude Mikel Arretxe eta Oier Lorente; Segiko kide izatea egotzita atxilotu zituzten gazte donostiarretako bi. Orain, ordea, Euskal Herritik kanpo bete beharko dute 6 urteko espetxe zigorra, hiritik 300 kilometro ingurura. Izan ere, Soriara eta Palenciara eramango dituzte, hurrenez hurren. Apirilaren 19an atxilotu zituzten biak, Bulebarrean jarritako Aske Gunean, beste lau lagunekin batera.
HITZAkide HITZAkide