Gipuzkoako Sega Txapelketaren finalean lehiatuko da Mikel Alkorta
Gipuzkoako Sega Txapelketaren finala jokatuko dute Aian. Lehia etzi izango da, igandean, 12:00etan, eta lau finalisten artean izango da Mikel Alkorta egiatarra.
Honakoak izango dira ordubeteko lana egin beharko dute lehiakideak: Mikel Alkorta Aizpurua, Igor Esnaola Dorronsoro, Juan Jose Lizaso Rezabal, Mikel Garayalde Orbegozo. Hilerriaren atzekaldeko belardian jokatuko dute finala, eta sarrerak 10 euroko prezioa izango du.



