Ikur frankistak kentzeko hiritarren parte hartzea eskatu du udalak
Oroimen Historikoaren legeak hirian zehar aurkitzen diren ikur frankistak kentzea gomendatzen du.
Udal gobernuak, Giza Eskubideen Batzorde Bereziarekin batera, etorkizuna eraikitzeko iraganaren ezagutza izatea ezinbestekoa dela uste du eta oroimen historikoa bezalako gaiek, beharrezkoa den justizia soziala eta aitortza ekarri behar dutela. Honegatik guztiagatik, sinbolo frankistak kentzeko ekimena abian jarriko dute.
Bilaketa burutzeko, etxebizitzetan edo auzoan ikurren bat badago, udalarekin harremanetan jartzeko eskatzen zaie hiritarrei, 943483898 zenbakira deituta edo Bakearenetxea@donostia.org helbidera idatzita.
Hala ere, ikur frankistak etxe pribatuetako horma edo jabetzatan kokatuak egongo balira, bizilagunen baimena beharrezkoa litzateke kentzeko.


