(Bideoa) Eztanda batek piztu du Saguesko sua
Zauriturik izan ez bada ere, susto ederra hartu dute Saguesen bildu direnek. Ohikoa baina eztanda handiago sortu baita paper, kartoi eta egun pilari su ematerakoan. Antolatzaileen arabera, sutarako prestatutako pilaren hezetasunak sortu du eztanda. Hasierako sustoa pasata, festa giroa izan da nagusi Saguesen.

