Mikel Alkorta, aurreko saio batean (Argazkia: Herri Kirol Federazioa)
Gipuzkoako sega txapelketaren finala jokatu zuten atzo, Aiako hilerriko belardian. Guztira, 400 ikusle inguru bildu ziren lehia zuzenean jarraitzeko, eta Igor Esnaola legorretarra izan zen txapelduna. Mikel Alkorta egiatarra, berriz, hirugarren postuan geratu zen.
GIPUZKOAKO SEGA TXAPELKETA. SAILKAPENA:
- Igor Esnaola. 4.564 kilo
- Juanjoxe Lizaso. 4.536 kilo
- Mikel Alkorta. 4.478 kilo
- Mikel Garayale 4.120 kilo