Tomasene parkea auzolanean garbitu dute
Asteburu honetan auzolanean aritu dira Harri Berrin, Altzan. Auzoko hainbat bizilagun elkartu eta Tomasene inguruak garbitzen aritu dira.
Ostiral eta larunbatean aritu ziren belardiko sasi eta belarrak mozten. Egurrezko mahaiak eta parrilla bat ere jarri dituzte, ingurua egun pasak egiteko egokituz.
Tomasene parkeko lehen auzolan hau Altza XXI taldea eta Harri Berriko hainbat bizilagunen arteko ekimena izan da. ‘Auditz Akular parkea egin dezagun’ aldarrikapenaren lehen pausoa izan da asteburukoa, erabilpenik gabeko inguru bat biziberritu eta altzatar guztientzako natur bilgune berri bat sortzea izango delarik beren helburua.