Zesta punta partida baten hasiera. (Argazkia: Jai Alive)
Iazko arrakasta ikusita, aurten ere ‘Udan, pilotaz gozatu’ ekimena burutuko da Donostia Kirolak antolatuta. Pilotarekin zerikusia duten 32 jarduera bilduko ditu aurtengo programak, maila eta era ezberdinetan banatuta.
Sustapen jardueren artean, adibidez, Parte Zaharra eta Internacional de Intxaurrondo elkarteek antolatzen dituzten pilota
ikastaroak burutuko dira, adibidez.
Bestetik, pilota munduan
prestakuntza fisikoari dagokionez hutsune bat somatu dute kirol teknikariek, eta Esku Pilotako Teknifikazio jardunaldiak antolatu dituzte kadete eta jubenil mailako pilotariei eta hauenn entrenatzaileei zuzenduta. Jardunaldiak irailaren lehen hamabostaldian egingo dira Atano III pilotalekuan.
Txapelketei dagokionez, ‘Udan, pilotaz gozatu’ programak
hirian antolatzen diren
txapelketa guztiak biltzen ditu. Igeldon, Parte Zaharrean edo Loiolan antolatzen diren txapelketak, adibidez, eta baita federatutako pilotarien arteko txapelketak ere, Antiguako txapelketa, abuztuaren 31ko txapelketak…
Eskuz, palaz nahiz zesta puntaz jokatzen diren profesionalen arteko txapelketak ere biltzen ditu udako programa honek.
Esku pilotan, uztailaren 17an txapelketa berezia antolatu da Atano III.aren 50. urteurrena ospatzeko. Eta Donostia Hiria ohiko pilota txapelketa ere egingo da aurten abuztuaren bukaeran.
Pala eta zesta puntako txapelketa profesionalak Aste Nagusian jokatuko dira. Horrela, abuztuaren 12 eta 16an II Kirol Txartela pala profesionalaren txapelketa egingo da, eta 13 eta 17an, berriz, zesta punta profesionalaren Donostia Hiria txapelketa. Bi txapelketa hauek Carmelo Balda Udal Pilotalekuan egingo dira.