Australiako Munduko Txapelketan parte hartuko duten euskal selekzioko kideetako batzuk. Zehazki, Real Club Nauticoko zazpi kideak.
Australiako Sunshine Coast herria izango da 2013ko Munduko Kayak Surf Txapelketaren eszenatokia, uztailaren 9tik 21era. Euskal Selekzioa bertan izango da, eta aurten ere, lorpen handiak egiteko asmoa du. Izan ere, 2007an eta 2011n txapelduna izan zen euskal taldea, eta 2009an zilarrezko domina lortu zuen. Guztira, hamar lagunek osatzen dute euskal selekzioa, horietako zazpi Donostiako Real Club Nauticoko kideak dira, bost donostiar eta bi usurbildar tartean: Odei Etxeberria (Donostia, 1994), Teresa Karranza (Donostia, 1995), Julen Arrizabalaga (Donostia, 1993), Urko Otxoa (Donostia, 1979) eta Edu Etxeberria (Donostia, 1973), Garazi Iturralde (Usurbil, 1992) eta Xabi Olano (Usurbil, 1989). Taldeak uztailaren 2an du bidaia egiteko asmoa.
Honako herrialdeetako palisten aurka lehiatu beharko da euskal selekzioa, besteak beste: Argentina, Australia, Brasil, Costa Rica, Galizia, Ingalaterra, Irlanda, Japonia, Ipar Irlanda, Hego Afrika eta Portugal.
Odei Etxeberria palista donostiarra.